JALGI JARDUNALDIAK: Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa, mahai-ingurua
J algi, Euskal kulturararen plaza ibiltaria ekimena ospatu berri da maiatzaren bukaeran Aiaraldean. Bertan, bi […]
J algi, Euskal kulturararen plaza ibiltaria ekimena ospatu berri da maiatzaren bukaeran Aiaraldean. Bertan, bi […]
J algi, Euskal kulturararen plaza ibiltaria ekimena ospatu berri da maiatzaren bukaeran Aiaraldean. Bertan, bi […]
J algi, Euskal kulturararen plaza ibiltaria ekimena ospatu berri da maiatzaren bukaeran Aiaraldean. Bertan, bi […]
J algi, Euskal kulturararen plaza ibiltaria ekimena ospatu berri da maiatzaren bukaeran Aiaraldean. Bertan, bi […]
Taula gainera gorputz bat ateratzen duzunean politikoki zerbait esaten ari zarela irakurri diogu Lapurdiko dantzari […]
Argazkiak ikusteko klikatu hemen. Argazkiak: Jon Catalan eta Zuriñe Alava Lizentzia: CC-BY-SA
Maiatzaren 28an Laudion ospatu zen Jalgi egunak emandakoak jasotzen dituen bideo-erreportajea ikusgai, zeinetan egunean zehar […]
Jalgiren laugarren egunak emandakoak jasotzen dituen bideo-erreportajea ikusgai, zeinetan egunean zehar parte hartu zuten hainbat […]
Argazkiak ikusteko klikatu hemen. Lizentzia: CC-BY-SA
JALGI euskal kulturaren plaza egitasmoa, gure kulturaren historia,
egungo egoera eta etorkizunekoa erakutsi, hausnartu, eztabaidatu eta bermatzeko sortutako egitasmo kolektiboa da.
Kultur adierazpide guztietako sortzaileen lanak hartuko ditu aintzat JALGIk.
Urtero Euskal Herriko eskualde batean burutuko dugu Euskal Herriko kultur eragileak eta tokian tokikoak auzolanean paratuko ditugu.
Adin guztietako euskal herritarrentzako egitasmoa da JALGI, gogoeta eta ikuskizuna, hausnarketa eta ospakizuna besarkaraziko dituena.
Gertutasuna bilatuko dugu, eta horretarako, ohikoez gain, ez-ohiko espazioak, momentuak eta formatuak erabiliko ditugu, ez-ohiko
hartzaile eta parte hartzaileengana ere iristeko.
XXI. mendean gure kulturari buruzko gogoeta guneetan hiru gabezia nagusi ditugula ondorioztatu dugu:
Hiru gabezia horiei konponbidea auzolanean xerkatzea dugu xede.
Helburua lortzeko auzolan iraunkorra burutu beharko dugu, bai Euskal Herriari dagokionez, bai JALGI antolatuko duten lekuan lekuko eragileen artean.
JALGIn burutuko ditugun gogoeta eta iritzitrukeetatik eratorritako proposamen zein ondorioak modu iraunkorrean landuko ditugu harik
eta euskal kulturak dituen gabezia nagusiak konpontzen ditugun arte.
2016ko JALGIn Euskal Herri osoko eta kultur adierazpide guztietako sortzaileek hartuko dute parte.
Berauon proposamenetan euskal kulturaren ikusgarritasuna eta transmisioa izango dituzte ardatz.
JALGI zerbitzu publiko gisa ulerturik, irabazi asmorik gabeko egitasmoa izaki, ezin zuen bestela izan eta Aiaraldea osatzen duten udalerrien, Aiaraturren, Aiaraldeareko Kuadrillaren, Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpenari esker ere burutuko dugu.
AIARALDEA KOMUNIKAZIO LEIHOA
Komunikazio proiektu modura jaio eta bertako euskal kultur munduaren lotune garrantzitsuenetako bat da.
AHOTSENEA
Durangoko Azokan musika eta literatura arloko sortzaileei gunea eskaintzen dien eragilea.
EUSKAL HERRIKO ANTZERKIZALE ELKARTEA
Euskal antzerkigintza bere esparru guztietan sustatu, babestu eta zabaltzeko helburua duen elkartea.
EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA
Herriz herri antolatuta dauden euskara elkarteak biltzen dituen federazioa, kultur jarduera ugariren eragile dena.
BERTSOZALE ELKARTEA
Bertsozaleek osatutako erakundea, bertsogintzari lotutako hainbat ekimenen bultzatzailea.