AIKO: Dantza plaza

AIKO: Dantza plaza

A

IKO. DANTZA ETA MUSIKA
Aikotarrok, era tradizionalean dantzatzearen esperientzia berria bizitzeko aukera eskeini nahi dute. Dantzatzeko propio eginiko zuzeneko musika, eta horrekin batera, dantza gozatu ahal izateko gako batzuk. Azalpenak, puntuak eta koreografia errazak dantza barnetik ezagutzeko eta beste modu batez ulertzeko eta bizitzeko. XXI. mendearen hasierako euskaldunei dantza tradizionalaren atea zabaltzen lagundu nahi diete.

AIKOTARROK, era tradizionalean dantzatzearen esperientzia berria bizitzeko aukera eskeini nahi dugu. Dantzatzeko bereziki eginiko zuzeneko musika, eta horrekin batera, dantza gozatu ahal izateko gako batzuk. Azalpenak, puntuak eta koreografia errazak dantza barnetik ezagutzeko eta beste modu batez ulertzeko eta bizitzeko. XXI.mendearen hasierako euskaldunei dantza tradizionalaren atea zabaltzen lagundu nahi diegu.
Animazio eta giro egoki baten bidez musikaz eta dantzaz gozatzeaz gain, baliogarri izan daitezken gutxiengo oinarri eta gako batzuk eman nahi ditugu gure dantzaldietan, aurrerantzean edozein erromeri edo tradiziozko dantzalditan guztiak dantzatzeko gai izan gaitezen.
Gure erromeri/dantzaldien helburuak:
-irakasle eta animatzaile profesionalak bideratuta dantzaren bidez elkarrekin komunikatzeko gune bat sortu, praktika, ikasbideak eta guztiok parte hartzeko gonbitea elkartuz.
-musika eta dantzaren, musikarien eta dantzarien arteko harremana landu.
-dantza eginez ikasi
-ikasiz ondo pasatu
-ondo pasatuz dantzatu

https://www.youtube.com/watch?v=okZ2uQcSDc0