MAITE FRANKO: Mundipurdiko ipuinak

MAITE FRANKO: Mundipurdiko ipuinak

 

m

(Oso urrutitik datozen kontuak-)

unduak ipurdirik bai? Ez? Zergatik esaten dugu, orduan, batzuetan munduko ipurdiraino joan garela ? Aa. Distantzia kontua baino ez da, beraz. Lasaiago gelditzen naiz horrela, izan ere, munduak ipurdirik balu, aulki bat eskatuko luke atseden hartzeko, eta a zer nolako aulkia beharko lukeen, mundiala! Eta munduak ipurdirik balu, burua ere izango luke, eta besoak, eta hankak; eta hankak izaki, korrika hasiko balitz, denok erori egingo ginateke … Edota, larriago oraindik, munduak ipurdirik balu, bertatik aterako litzatekeena ere mundiala izango litzateke.

Utz dezagun, beraz, distantzia adierazpentxo batean. Horrela Mundipurdiko ipuinak zera izango dira, urrutiko kontuak, han-hemenkakoak (kontu argiak, kontu ilunak; kontu garbiak edota zikinak ere bai, azken batean ipurdiaz ari gara; kontu berriak edota zaharrak, ipurdika ibiltzeak hori dauka, ezta? Denboran atzera egiten dela). Egin dezagun, beraz, bidai munduan barrena ipuinez ipuin, edo, aulkia ibiltzen den bezala, ipurdiz ipurdi eta bizkarrez bizkar. Izan ere, batzuetan zenbat eta urrutiago joan, orduan eta hobeto ulertzen dugu herrian duguna; eta, jakina, askoz hobeto hartu ere ezezaguna.

https://www.youtube.com/watch?v=w2xqBSB_tTQ