BERTSOLARITZA: Inprotxow+bertsoak

BERTSOLARITZA: Inprotxow+bertsoak

i

nprobisaketa, bapatekotasuna,…. gure egunerokoan ez ezik, kulturan eragina izan duena. Batzuetan txarrerako, baina dagokigun gaia dela eta, disziplina fantastikoa dela azpimarratu beharko genuke. Zer litzateke Euskal Herria adibidez bertsolaritza derrepentekotasunaren majiarik gabe? Zenbat une kitzikagarri ekarri dizkigute sokaren gainean funambulistak diren bertsolariak?

Oraingo honetan bapatekotasun horri, aktoreon lana gehituko diogu, arte disziplina honetan ere inprobisazioa elementu garrantzitsua baita.

Bi disziplina hauen arteko batura da Inpro-bertso deitu dioguna; baliteke errepikakorra izatea izena bera, baina bertsolariak eta aktoreak batuko dituen ekimena denez hala izan beharko.

Jendeak aukera izango du bere ganbaran dituenak gai bezala plazaratzeko, eta bertsolariek bertsoekin, eta aktoreek aktuazioekin gai horiek irudikatzen saiatuko dira.

Saio esperimentala, bakarra eta errepikaezina. Ez bait gara erreka berdinean bi aldiz bainatzen.

Bertsolariak: Asier Rubio, Oihane Perea

Antzezleak:  Eñaut Gantxegi, etab.