Xabi Solano, Miren Amuriza, Jon Maia eta Ruper Ordorika egongo dira Aiaraldean Jalgiren eskutik

Xabi Solano, Miren Amuriza, Jon Maia eta Ruper Ordorika egongo dira Aiaraldean Jalgiren eskutik

H

 

asi da Jalgiren Plaza Ibiltariaren egitarauko azkenaurreko eguna. Gaur euskal kultur sorkuntzaren transmisioa landuko dute Refor Amurrio enpresaldean hainbat ponentziarekin eta arratsaldean Lorea Agirrek, Andoni Tolosa Morauk, Oier Araolazak, Oihane Pereak eta Idurre Alonsok mahai-inguruan eztabaidatuko dute zer tresna diren beharrezkoak kultur sorkuntzaren transmisioa bermatzeko.

Xabi Solano, Mateo Meteo, Enaitz

Goiza indartsu abiatuko dute. Mateo Meteok ipuinak kontatuko ditu 09:45ean Amurrioko Zabaleko Ikastetxean eta ordu laurden beranduago gauza bera egingo du Enaitzek Okondo Eskolan.

10:00etan ere Xabi Solanok lehenengo elkarrizketa musikatua eskainiko du Laudioko Udal Lanbide Heziketako areto nagusian.

12 LAUDIO XABI SOLANAO

Bertsoa eta musika nagusi arratsaldean

17:30ean Enaitz umeekin berriro elkartuko bada ere, kasu horretan Arakaldoko Herriko Tabernan, bertsoek eta musikak izango dute protagonismoa arratsaldean. 19:00etan Jon Maia eta Izar Mendiguren bertsolariek emanaldia egingo dute Laudion.

Ordu berean, Arrankudiagako Gizarte Etxean Miren Amuriza egongo da “Kapulana bat zintzilik” lana aurkezteko.

19:00etan ere, baina Urduñako Gaztetxean, Xabi Solanok bigarren elkarrizketa musikatua egingo du. Bukatu bezain laster, 21:00etan, bertsoek hartuko dute hiriko kaleak Izar Mendigureni eta Miren Amurizari esker.

7 URDUÑA MIREN AMURIZA

Ruper Ordorika eta Eraso!

21:30ea Amurrio Antzokian euskal bakarlarien ordua helduko da. Izan ere, Igor Arzuaga aretarrak eta Ruper Ordorika oñatiarrak kontzertua eskainiko dute.

Bestalde, soinuek Laudioko Gaztetxea beteko dute 22:00etatik aurrera, Eraso! Eta Dama taldeak bertan arituko baitira.

Ruper Ordorika musikariari elkarrizketa argazkiak, "Azukre Koxkorrak" bere azken diska argitaratu berritan. Irudian, Ruper Ordorika. Fotos de entrevista a Ruper Ordorika, que acaba de publicar su último disco "Azukre Koxkorrak". En la imagen, Ruper Ordorika.

Ruper Ordorika musikariari elkarrizketa argazkiak, “Azukre Koxkorrak” bere azken diska argitaratu berritan. Irudian, Ruper Ordorika.