Euskal Herriko 50etik gora kultur eragile gogoetan Amurrioko Reforren

Euskal Herriko 50etik gora kultur eragile gogoetan Amurrioko Reforren

Hedatu beharreko euskarazko kultur produkziotik aukeratu beharraz, dena berdin tratatuz gero sortzaileari berari eta orohar gure kulturari egin dakiokeen kalteaz, hedabide euskaldunek bizi duten prekarietateaz, kultur sorkuntzaren berri zabaltzeko baliabide humano faltaz, euskal kazetaritza duinaz, kultur politika integralaz, estrategia komunez, zertan eta zertarako ari garen argitu beharraz, euskal kulturaren berri-agentzia nazional baten premiaz, sortzaile eta kazetarien arteko zubigintzaz, hedabideen arteko sinergiez, kultur sorkuntzarekiko benetazko kritika faltaz, tokiko komunikazioaz, gertuko harremanen ezinbestekotasunaz, Euskal kultura marka berria sortu eta ezaugarritu beharraz, euskal esparru komunikatibo propioa lortu ezik betikotuko zaigun menpekotasunaz, imaginario kolektibo euskaldun baten premiaz, atomizatuta jarraitu baino elkartzeko derrigorraz aritu ginen Euskal Herriko 50etik gora kultur eragile Amurrioko Reforren.

Irakurketa, gogoeta, proposamen komunak, nork bere egunerokotik eta urteetako esperientziatik ikasitakoak kontatu genizkion elkarri. Eta JALGIkoontzat garrantzitsua dena, bide luze baten hasiera elkarrekin egiteko gogoa.