Sortzaile eta antolatzaileek aurkeztu zuten Jalgi Laudioko Lamuza pilotalekuan

Sortzaile eta antolatzaileek aurkeztu zuten Jalgi Laudioko Lamuza pilotalekuan

https://youtu.be/R0EznmSOjYo

J

algi egitasmoaren egitaraua aurkeztu zuten pasa den maiatzaren 4an Laudioko Lamuza pilotaleku esanguratsuan. Ekimenerako propio egindako abestiak girotu zuen ekitaldia eta Manuel Moreno (Topagunea), Gotzon Barandiaran (Ahotsenea) eta Maria Rivero koordinatzaileek hartu zuten hitza antolatzaileen izenean. Natxo Urkixo Laudioko alkatea eta Ander Añibarro Aiarako Koadrillako presidentea ere mintzatu ziren bertan, ekimenari emandako babesa azalduz.

Bertaratutako guztiek goraipatu zuten euskal kultur eragileen, euskalgintzaren eta euskararen transmisioaren garrantzia. Izan ere, horiek eta euskal kulturari ikusgarritasuna emateko beharra izango dira Jalgiren ardatzak.

Egitarauari dagokionez, maiatzaren 23tik 29ra 70 jarduera gauzatuko dituzte Aiaraldeako 9 herrietan. Horretarako, hainbat diziplina uztartuko dituzte; musika, arte plastikoak, antzerkia, bertsolaritza eta dantza, besteak beste.

Izen handiko Anari, Miren Amuriza, Gorka Urbizu, Porrotx, Joseba Tapia, Agurtzane Intxaurraga, Iratxe Fresneda, Xabi Solano, Hesian, Katixa Agirre, Andoni Egaña, Galder Izagirre edota Jon Maia arituko dira programatutako jarduera horietan, bai eta bidea jorratzen ari diren beste asko ere. Guztira astebetean 65 kultur jarduera programauko dira tokiko eta Euskal Herriko sortzaileenn eskutik. Kultur jarduera guzti hauen berri zehatza jalgika.eus web-atarian jaso da.

Emanaldi asko ikastetxetan egingo dituzte, baina kulturari ireki nahi dizkioten plazak oso bestelakoak izango dira: kaleko espazioak, Amurrio Antzokia, Alondegia, Gizarte Etxea, kultur etxeak, Donibane Aretoa, euskaltegiak, katekesi aretoa, gaztetxeak, kaleak…

Babes handia

Aurkezpen ekitaldian inplikazio handia eta sakona sumatu zen; dozenaka herritar ez ezik, eskualdeko zein kanpoko sortzaile eta ordezkari politikoak bertaratu baitziren.

Horrela, publikoaren artean Esti Urresola zinemagilea, Eneritz Artetxe, Ane Urkiola, Agurtzane Intxaurraga antzerki zuzendaria, Gorka Belasko marrazkilaria eta Mikel Uraken musikaria egon zeuden, oholtzan Mikel Ayllon, Igor Arzuaga eta Uluka aritu ziren bitartean.

Babes politikoa ere zabala izan zen aurkezpen ekitaldian: Itziar Duoandikoetxea Arrankudiaga-Zolloko alkatea, Iñigo Gomez Artziniegako alkatea, Jabi Asurmendi Arakaldoko alkatea eta EAJ zein EH Bilduko Laudioko (Amets Meaza, Maider Basterra), Amurrioko (Txerra Molinuevo), Aiarako (Iñigo Pinedo) eta Artziniegako zinegotziak (Inma Vivanco) batu ziren Horrez gain, Orozko Udaleko kultur zinegotzia Begoñe Olabarriak ere bat egin zuen ekimenaren aurkezpenarekin.