Kultur ekintzen euri-jasa arratsaldean hasiko da gaur

Kultur ekintzen euri-jasa arratsaldean hasiko da gaur

J

algi ekimena laugarren egunera heldu da eta euskal kulturaren komunikazioa izango du ardatz goizean eta arratsaldean, Amurrioko Refor Enpresaldean gauzatuko baitituzte jardunaldiak.

Alea, Argia, Berria, Bilbo Hiria, Di-Da, Gara Goiena… hainbat hedabideko kideek ponentziak eskainiko dituzte eta  streamming bitartez ikusteko aukera dago.

Horren ostean, mahai-inguruaren txanda helduko da. Solasaldi horretan “Zein dira euskal sormen lanen berri hedatzeko zailtasunak?” galderari erantzungo diote Estitxu Garaik, Leire Palaciosek, Lander Garrok, Gaizka Arangurenek eta Josu Amezagak.

Inprobisazioa, musika, antzerkia eta zinema

Arratsaldean plazaratuko dira euskal sortzaileak Aiaraldean. Amurrion 17:00etan Endika Albellak hip hop musikaren munduaren gakoak azalduko ditu Gaztelekuan. Tailerrean gazteek bertsoak sortzeko parada izango dute.

18:00etan Laudioko Herriko Plazako erabilera anitzeko aretoan Pablo Ibarluzea eta Idoia Zabaleta antzerkigileek berbaldia eskainiko dute. Eneritz Artetxe beteko ditu moderatzaile lanak.

Pablo_Ibarluzea3

19:00etan hiru hitzordu egongo dira; Amurrion, Urduñan eta Orozkon, alegia. Amurrioko Kultura Etxean Asier Altunaren filmen emanaldia egingo dute eta Orozkoko Donibane Aretoan Laburbirako 7 pelikula labur ikusteko aukera emango dute. Urduñako Gaztetxean Mikel Ayllon idazleak eta Igor Arzuaga musikariak “Mara feat Milay” ipuin musikatuak taularatuko dituzte.

Bukatzeko, Laudioko pintxo-pote kaleetan Asier Rubio eta Paula Amilburu bertsolariek zenbait antzezlerekin inprobisazio ikuskizuna.