#JALGI Laudiora: Euskal kulturaren ikusgarritasuna aldarri

#JALGI Laudiora: Euskal kulturaren ikusgarritasuna aldarri

a

ste bizia izango da inondik ere maiatzaren azkena Aiaraldean. Euskal kultur sorkuntzaren ikusgarritasuna, komunikazio eta transmisioa ardatz dituen Jalgi ekimenak norabide horretan kokatutako 65 kultur jarduera antolatuko ditu eskualdeko 9 udalerrietan. Jardueretako batzuk kulturaren ohiko plazetan garatuko dira, beste batzuk aldiz, ez-ohiko publikoaren aurrean eta lekuetan. Plaza berriak ireki kulturari, komunikazioa eta transmisioa indartu. Horra Jalgi ekimenaren aldarrikapen nagusia.
Baina ekitaldi hauek eta Amurrioko Reforren antolatutako hausnarketa jardunaldiek, zer pentsa eman ez ezik, aldarrikapenerako asmoa ere badute: gure hizkuntzan egiten den kultur sorkuntzaren aldeko aldarrikapen sendoa. Hemen gaude, eta bagara nor.

Aldarrikapena

Zentzu horretan maiatzaren 28a kulturaren aldeko aldarrikapen plaza bihurtu nahi dute antolatzaileek Laudio. Aste guztian zehar ikusi eta ikasitakoak taularatu eta etorkizunari indarberrituta ekiteko mugarri bat ezarri. Tokiko sortzaileak, Euskal Herri luze zabalekoak, publiko hurbila, urruna, zaleak eta ez horren zaleak… Euskal kultur sorkuntza akuilatzeko Laudion deitu dute hitzordua.

Zazpi kultur-disziplinatako ekitaldiak antolatu dituzte egun horretarako, eta Euskal Herriko herritarrak aldarrikapen eta festa girora deitu dituzte.

Egitarau indartsua

Egun osoan luzatuko den jai honetan, besteak beste, Metrokoadroka, Porrotx, Pon Ta Pa, Igon Olagunuega, Parasite Kolektiboa, Aiko, Xilipurdi, Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre, Uluka, Gorka Urbizu, Agustin Alkhat, Hesian, Anari eta Garilak 26 arituko dira Laudioko Herriko plazan eta Aldai gunean.