Jalgiren lehen eguna iruditan
Ikusi argazki guztiak hemen. Argazkiak: Aiaraldea Komunikazio Leihoa Lizentzia: CC-BY-SA
Ikusi argazki guztiak hemen. Argazkiak: Aiaraldea Komunikazio Leihoa Lizentzia: CC-BY-SA
a ste bizia izango da inondik ere maiatzaren azkena Aiaraldean. Euskal kultur sorkuntzaren ikusgarritasuna, komunikazio eta transmisioa ardatz dituen Jalgi ekimenak norabide horretan kokatutako 65 kultur jarduera antolatuko ditu eskualdeko 9 udalerrietan. Jardueretako batzuk kulturaren ohiko plazetan garatuko dira, beste batzuk aldiz, ez-ohiko publikoaren aurrean eta lekuetan. Plaza berriak ireki kulturari, komunikazioa eta transmisioa indartu. […]
joria, oparoa, erakargarria dugu egungo euskal literatura. Hala ere, batzuetan liburutegien antzekoa gerta daiteke: solemnea, zurruna, urruna. Baina hona New Yorkeko liburutegi nagusiko zuzendari Paul Holdengräberren esana: “Hautsa kendurik, grisa baztertu, eta kolorez bete beharko genituzke, alaitasunez eta zaporez, afrodisiakoak gerta daitezen”. Aukera bikaina dugu orain letra afrodisiakoak dastatzeko. Milan Kunderak zioen nazio txikiek bestelako […]
a rgiaren Alaba liburuari esker, Euskadi saria irabazi zuen Yolanda Arrietak, 2015ean. Saria urte askotako lanaren aitorpena dela iruditzen zaio idazleari, izan ere, antzerkia eta helduentzako zein gazteentzako literatura idatzi du, guraso, ikasle eta irakasleentzako tailerrak zuzendu ditu eta antropologia lanak egin ditu euskararen ahozko tradizioaren inguruan. Arrieta ez da geldi geratzen den horietakoa. Berak […]
A urten Jalgik badu kantu propioa! Aiaraldeako musikari ta bertsolari ezberdinen artean sortu dute abesti ederra ta zuekin konpartitu nahi dugu!!! Orain, kantaren bideoklipa egitea falta zaigu ta zuen laguntza beharrezkoa da. Zelan lagundu ahal diguzue? Jarraitu hurrengo pausu hauek: 1-Hemen duzue IRRIEN LAGUNAK gure kanturako sortu duten dantza dibertigarria! 2- Dantza eta kanta ikasi […]
E txean arnastu du umetatik bertsolaritzarako eta kanturako zaletasuna. Hitz neurtuan bat-batean aritzeaz gain, bertso jarduera hori esanahiez betetzen du, eta ondo baino hobeto ezagutzen ditu egungo bertsolaritzaren bidezidorrak. Emakumea plazara eraman duen bertsolarietako bat da.. Kazetaria: Myriam Garzia Etxean bertan jaso duzu bertsolaritza gurasoengandik, baina nola hasi zinen ofizio honetan? Bertsolari izatera derrigortuta zeunden? […]
Kulturaren beste edozein arlotan bezalaxe, itxuraz artearen ikusgarritasuna handia da, belaunaldiz belaunaldi transmititu izan da eta komunikatzeko erraztasun handia dago, batez ere berehalako komunikazioaren gaitasuna duelako. Hala ere, sarritan artearen ikusgarritasun gehiegizkoak arloaren arazoak ezkutatzen dituela ematen du. Komunikabidetan arteari buruz hitz egiten denean, alderdi batzuek azpimarratzeko besterik ez da egiten, eguneroko artearen desorekak ezkutatu […]
1 973, Ondarroako portuan: Hiru lau pertsona elkartu dira barkuak portura noiz helduko zain. Igandean izango den bertso saioa dute hizketa gai: Lasarte eta Basarri ariko omen dira kantuan. 1994, Tolosa. Mirenek bere gizonari komentatu dio “diarioko” agendan irakurri duela igande arratsaldean antzerkia dagoela Leidorren. Gizonak Errealak zein ordutan jolasten duen begiratu du egunkari berdinean, […]
Behin baino gehiagotan entzun dut musikak arima osatzen duela, osatu aditzaren adiera guztiekin. Neure kasuan eta inguruko askorenean hala dela ez dut zalantzarik, baina baita segur aski musikarekiko interes berezirik ez duen jendearenean ere. Musika ez da ezer, bibrazioa da: airean, uretan, gure errai eta hezurretan aske barreiatzen dena. Baina hori da agian hain ahaltsu […]
A rtea eta aktibismoa eskutik helduta doazela iruditzen zaio Irantzu Lekueri. Hala erakutsi du, behintzat, bere azken instalazio artistikoetan, bideo-lanetan, margolanetan eta eskulturetan. Bere jaioterrian, Gasteizen, dagoeneko ezagunak dira kalean egiten dituen arte ekintzak. JALGIra datorkigu bere azken sormen lanak erakustera. . Kazetaria: Myriam Garzia Artea eta aktibismoa. Arteak esanahi berezia izan behar du? […]