1
973, Ondarroako portuan: Hiru lau pertsona elkartu dira barkuak portura noiz helduko zain. Igandean izango den bertso saioa dute hizketa gai: Lasarte eta Basarri ariko omen dira kantuan.
1994, Tolosa. Mirenek bere gizonari komentatu dio “diarioko” agendan irakurri duela igande arratsaldean antzerkia dagoela Leidorren. Gizonak Errealak zein ordutan jolasten duen begiratu du egunkari berdinean, eta ez dutela koinziditzen ikusita, joatekotan geratu dira.
2016, Aramaion, nire etxeko sofan. Beep, beep 83 arlotez osatutako whatsapp taldean, larunbatean Gasteizko Gaztetxean izango diren kontzertuen kartela jaso dut.
Hiru erreferentzia dira, baina erreferentziazko hiru espazio komunikatibo ere.
Plazak itxuraz aldatu du. Portuko hitzak, egunkarietako agendetara pasa ziren, eta hitzok paperetik pantailetara.
Nik ordea, aldaketa hori elementu komun askoren baitan irudikatzen dut, eta bateragarritzat jotzen ditut hiru erreferentziak.
Hau da, Ondarroako portua zen bezain besteko erreferentea den, “diarioko” agenda irudikatzen duen eta sozialki whatsapp (edo telegram) beste hedatua dagoen eta digitala den plaza sortzen badugu?
.