• ESPERIENTZIXAK: Mahai-ingurua

    a zken urteetan euskal antzerkiak hitzordu seinalatu bat izan du Esperientzixak izeneko mahai-inguruan. Udaberriarekin, EHAZEk eztabaidarako beta eskaini die antzerkizaleoi urtero, transmisioaz, sorkuntzaz, kritikaz edota historiaz jarduteko. Aurten, Jalgi ekimenaren lehendabiziko urtea dela profitatuz, Aiaraldera eramango dugu gure eztabaida eta, bide batez, bertako antzerki egoera izango dugu mintzagai. “Euskal Antzerkia Araban: egungo egoera eta transmisioa” […]

    + irakurri

  • ANODINO TEATROA: Zerura eroria

    b izitzaldi ezgauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartu besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira, eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Orain lurrera itzuli beharko du, bizitzan egin ez zuena egiteko. Bidean aurkituko du umeren bat edukitzeke, sekula landatu ez duen […]

    + irakurri

  • NOBOFOBIKAK: Sarean kateaturik

    n omofobia aitzakitzat hartuta. Hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre. Hasteko ekarrekin test bat egiten dute menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Ondoren gizartean hain hedatuta dagoen gaitz hau, kasu ezberdin ugaritan ikusteko parada izango dugu: Ofizio ezberdinetako langileek, umeek, nerabeek, adineko emakumeek, batzuetan sketch tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dizkigute, […]

    + irakurri

  • GALDER IZAGIRRE

    G alder Izagirrek azken hamarkadetako talderik enblematikoetan jo du; Dut eta Kuraia, alegia. Orain, aldiz, Berri Txarraken aritzen da eta J.P. And the Klonen Klana ere erakusten du bere kalitatea.    

    + irakurri

  • AIKO: Dantza plaza

    A IKO. DANTZA ETA MUSIKA Aikotarrok, era tradizionalean dantzatzearen esperientzia berria bizitzeko aukera eskeini nahi dute. Dantzatzeko propio eginiko zuzeneko musika, eta horrekin batera, dantza gozatu ahal izateko gako batzuk. Azalpenak, puntuak eta koreografia errazak dantza barnetik ezagutzeko eta beste modu batez ulertzeko eta bizitzeko. XXI. mendearen hasierako euskaldunei dantza tradizionalaren atea zabaltzen lagundu nahi […]

    + irakurri

  • ELIRALE: Dantza tailerra

    “O a-huetak”-en hiru interpreteek, Chloé, Oihan eta Paxkalek, Eliraleren selauruan, Lodrikroko liburu handia atzeman dute. Altxor bat aurkitzen duten haurrak bezala beraien gazteriaren suhartasunarekin berenganatu dute liburua. Bizia eta poetikoa, “Oa-huetak” errotiko mugitua eta berritua den emanaldia da. Euskal hizkuntzaren hitzek, interpreteen ahoetan, gorputz dantzarien ahalmenak irekitzen dituzte baita giro musikal harrigarri bezain anitza.

    + irakurri

  • BERTSO RAP: Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre

    Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre Iparralde eta Hegoaldeko bertsolariek errimei esker lotuta dauden bi kultura uztartuko dituzte; bertsolaritza eta hip hopa. Herri askotan bertsoak festen ezinbesteko osagai bihurtu dira. Rapeatzaileak ugaritzen ari dira Euskal Herrian. Urte batzuk badira bertsoak eta rapa uztartzeko lehen saiakerak hasi zirela: bi disziplinak ez daude elkarrengandik uste bezain urrun. Badira rapeatzen […]

    + irakurri