Bizitzaldi ezgauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartu besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira, eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Orain lurrera itzuli beharko du, bizitzan egin ez zuena egiteko. Bidean aurkituko du umeren bat edukitzeke, sekula landatu ez duen zuhaitzen bat eta libururik idazteke. Komedia zerutiar honi amaiera zoriontsua bilatzen lagundu diezaioke, agian, aspaldiko maite Beatrizek.