Euskal kulturaren plaza nagusi bihurtuko da Aiaraldea maiatzean
p Plaza, ikusgarritasuna eta transmisioa. Horiek izango dira Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltariaren oinarriak. Eta horiek izango dira beraz, maiatzaren 23tik 29ra Aiaraldean egingo den euskal kulturaren bilgune handiari jarri dizkiogun helburuak: euskal kulturaren ikusgarritasuna lantzea, transmisioari ekarpena egitea eta kulturzale eta sortzaileei plaza gehiago eskaintzea. Jalgiren bueltan Bertsozale elkartea, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkartea, […]