M Igaro da Jalgiren lehen eguna, eta hainbat une eta irudi gogoangarri utzi ditu. Une horiek guztiak ikusi daitezke ondorengo bideo-erreportajean, zeinetan egunean parte hartu duten sortzaileei eginiko elkarrizketak ere dauden. Ikusi BIDEOA:
transmisioa
-
2016-05-24
-
PATXI ZUBIZARRETA, iritzia: Fruitu desiragarriak
joria, oparoa, erakargarria dugu egungo euskal literatura. Hala ere, batzuetan liburutegien antzekoa gerta daiteke: solemnea, zurruna, urruna. Baina hona New Yorkeko liburutegi nagusiko zuzendari Paul Holdengräberren esana: “Hautsa kendurik, grisa baztertu, eta kolorez bete beharko genituzke, alaitasunez eta zaporez, afrodisiakoak gerta daitezen”. Aukera bikaina dugu orain letra afrodisiakoak dastatzeko. Milan Kunderak zioen nazio txikiek bestelako […]
-
ISMAEL MANTEROLA, iritzia: Ikusgarritasunak irentsia
Kulturaren beste edozein arlotan bezalaxe, itxuraz artearen ikusgarritasuna handia da, belaunaldiz belaunaldi transmititu izan da eta komunikatzeko erraztasun handia dago, batez ere berehalako komunikazioaren gaitasuna duelako. Hala ere, sarritan artearen ikusgarritasun gehiegizkoak arloaren arazoak ezkutatzen dituela ematen du. Komunikabidetan arteari buruz hitz egiten denean, alderdi batzuek azpimarratzeko besterik ez da egiten, eguneroko artearen desorekak ezkutatu […]
-
XABI IGOA, iritzia: Erreferentzia(k)
1 973, Ondarroako portuan: Hiru lau pertsona elkartu dira barkuak portura noiz helduko zain. Igandean izango den bertso saioa dute hizketa gai: Lasarte eta Basarri ariko omen dira kantuan. 1994, Tolosa. Mirenek bere gizonari komentatu dio “diarioko” agendan irakurri duela igande arratsaldean antzerkia dagoela Leidorren. Gizonak Errealak zein ordutan jolasten duen begiratu du egunkari berdinean, […]
-
EMANALDI GOGOANGARRIA AMURRIO ANTZOKIAN RUPER ORDORIKA ETA IGOR ARZUAGAREN ESKUTIK
Ruper Ordorikaren kantuak himnoak dira edozein belaunalditako ameslarientzat. Euskal poeta handienen lerro gogoangarrienak are gogoangarriago bihurtu zaizkigu haren ahotsaren galbahetik igaro ondoren. Eta haren musikari esker, gu libro gabiltza kaleetan, tirantedun galtza laranjaz jantzirik, libro-libro. Nekez imajinatu dezakegu Ruperrentzat Igor Arzuaga baino konpainia hoberik taula gainean, pianoaren teklei eraginda, mundua hankaz gora jartzeko gai den […]
-
Euskal sorkuntza eta transmisioaren inguruko jardunaldietan parte hartzeko aukera zabalik
Gure sormen lanak hedatzeko eta transmititzeko ezintasunak gainez egin digu? Euskal herritarrok jasotzen ote dugu gure kultur sorkuntzaren berri? Zein gabezia ditugu sormen lanak nahi genukeen eran hedatzeko? Iristen gara euskaldunengana? Zer egin genezake gure kultur sorkuntzaren transmisioa bermatzeko? Noren ardura dira komunikazioa eta transmisioa, soilik komunikabide eta hezkuntzako arduradunena?”. Hamaika dira Jalgi ekimenean batu […]
-
Jalgi 2016: Aldizkari monografikoa
Berria egunkariarekin batera argitaratutako aldizkari monografikoa. Sortzaileei elkarrizketak, iritzi zutabeak, programazio zehatza… Info gehiago: www.jalgika.eus
-
Aiaraldean ospatuko den Jalgi ekimenaren kanta aurkeztu dute
M aiatzaren 23tik 29ra Aiaraldea kulturaz jantziko duen Jalgi ekimenaren kanta sarean ikusgai dago jadanik. Musika: Hutsa bikote akustikoa Hitzak: Unai Mendibil Sarrera: Gotzon Barandiaran Grabaketa eta nahasketa: Jabi Palacios Ahotsak: Uluka, Igor Arzuaga eta Nadia Paz
-
Sortzaile eta antolatzaileek aurkeztu zuten Jalgi Laudioko Lamuza pilotalekuan
J algi egitasmoaren egitaraua aurkeztu zuten pasa den maiatzaren 4an Laudioko Lamuza pilotaleku esanguratsuan. Ekimenerako propio egindako abestiak girotu zuen ekitaldia eta Manuel Moreno (Topagunea), Gotzon Barandiaran (Ahotsenea) eta Maria Rivero koordinatzaileek hartu zuten hitza antolatzaileen izenean. Natxo Urkixo Laudioko alkatea eta Ander Añibarro Aiarako Koadrillako presidentea ere mintzatu ziren bertan, ekimenari emandako babesa azalduz. […]
- 1
- 2