Logo Sticky Logo Logo
  • JALGI
    • BABESLEAK
  • PROGRAMAZIOA
  • JARDUNALDIAK
  • ALBISTEAK
  • ESKUALDEA
  • HARREMANA

komunikazioa

  • 2016-05-24

    BIDEO-ERREPORTAJEA: Jalgiren lehen eguna

    3:26 |albisteak
    • Facebook
    • Twitter
    • Google+

    M Igaro da Jalgiren lehen eguna, eta hainbat une eta irudi gogoangarri utzi ditu. Une horiek guztiak ikusi daitezke ondorengo bideo-erreportajean, zeinetan egunean parte hartu duten sortzaileei eginiko elkarrizketak ere dauden. Ikusi BIDEOA:  

    + irakurri

  • 2016-05-18
    jon basaguren2

    JON BASAGUREN, iritzia: Transmisioa eta komunikazioa

    16:54 |albisteak
    • Facebook
    • Twitter
    • Google+

    Behin baino gehiagotan entzun dut musikak arima osatzen duela, osatu aditzaren adiera guztiekin. Neure kasuan eta inguruko askorenean hala dela ez dut zalantzarik, baina baita segur aski musikarekiko interes berezirik ez duen jendearenean ere. Musika ez da ezer, bibrazioa da: airean, uretan, gure errai eta hezurretan aske barreiatzen dena. Baina hori da agian hain ahaltsu […]

    + irakurri

  • 2016-05-18
    Ruper Ordorika musikariari elkarrizketa argazkiak, "Azukre Koxkorrak" bere azken diska argitaratu berritan. Irudian, Ruper Ordorika.

Fotos de entrevista a Ruper Ordorika, que acaba de publicar su último disco "Azukre Koxkorrak". En la imagen, Ruper Ordorika.

    EMANALDI GOGOANGARRIA AMURRIO ANTZOKIAN RUPER ORDORIKA ETA IGOR ARZUAGAREN ESKUTIK

    11:06 |albisteak
    • Facebook
    • Twitter
    • Google+

    Ruper Ordorikaren kantuak himnoak dira edozein belaunalditako ameslarientzat. Euskal poeta handienen lerro gogoangarrienak are gogoangarriago bihurtu zaizkigu haren ahotsaren galbahetik igaro ondoren. Eta haren musikari esker, gu libro gabiltza kaleetan, tirantedun galtza laranjaz jantzirik, libro-libro. Nekez imajinatu dezakegu Ruperrentzat Igor Arzuaga baino konpainia hoberik taula gainean, pianoaren teklei eraginda, mundua hankaz gora jartzeko gai den […]

    + irakurri

  • 2016-05-17
    JARDUNALDI ORRIA ALDIZKARIRAKO ONA5

    Euskal sorkuntza eta transmisioaren inguruko jardunaldietan parte hartzeko aukera zabalik

    14:08 |albisteak
    • Facebook
    • Twitter
    • Google+

    Gure sormen lanak hedatzeko eta transmititzeko ezintasunak gainez egin digu? Euskal herritarrok jasotzen ote dugu gure kultur sorkuntzaren berri? Zein gabezia ditugu sormen lanak nahi genukeen eran hedatzeko? Iristen gara euskaldunengana? Zer egin genezake gure kultur sorkuntzaren transmisioa bermatzeko? Noren ardura dira komunikazioa eta transmisioa, soilik komunikabide eta hezkuntzako arduradunena?”. Hamaika dira Jalgi ekimenean batu […]

    + irakurri

  • 2016-05-16
    2009-05-22_oier-erretratoa 003-r_800p

    OIER ARAOLAZA, iritzia: Jalgi Obama pare

    17:18 |albisteak
    • Facebook
    • Twitter
    • Google+

    Homogenizazioaren eta diferentziaren arteko sokatiran bizi gara. Segundo gutxitan Inglewooden nerabe batek mugikorrarekin grabatutako koreografia mundu osoko pantailetan ikusten da, eta grina berarekin imitatzen dute Melbourneko sukaldariak edo Salmantoneko postariak. Gero eta berdinagoak gara, baina berdintasuna aspergarri zaigunez, zenbat eta berdinagoak izan, orduan eta erakargarriago gertatzen zaigu desberdintasuna. Exotismoak liluratzen gaitu, eta exotismoa, desberdina, arrotza, […]

    + irakurri

  • 2016-05-12
    azala

    Aiaraldean ospatuko den Jalgi ekimenaren kanta aurkeztu dute

    16:10 |albisteak
    • Facebook
    • Twitter
    • Google+

    M aiatzaren 23tik 29ra Aiaraldea kulturaz jantziko duen Jalgi ekimenaren kanta sarean ikusgai dago jadanik. Musika: Hutsa bikote akustikoa Hitzak: Unai Mendibil Sarrera: Gotzon Barandiaran Grabaketa eta nahasketa: Jabi Palacios Ahotsak: Uluka, Igor Arzuaga eta Nadia Paz

    + irakurri

  • 2016-05-10
    azala

    Sortzaile eta antolatzaileek aurkeztu zuten Jalgi Laudioko Lamuza pilotalekuan

    8:50 |albisteak
    • Facebook
    • Twitter
    • Google+

    J algi egitasmoaren egitaraua aurkeztu zuten pasa den maiatzaren 4an Laudioko Lamuza pilotaleku esanguratsuan. Ekimenerako propio egindako abestiak girotu zuen ekitaldia eta Manuel Moreno (Topagunea), Gotzon Barandiaran (Ahotsenea) eta Maria Rivero koordinatzaileek hartu zuten hitza antolatzaileen izenean. Natxo Urkixo Laudioko alkatea eta Ander Añibarro Aiarako Koadrillako presidentea ere mintzatu ziren bertan, ekimenari emandako babesa azalduz. […]

    + irakurri

  • 1
  • 2
GARAPENA: Komunika  |   HARREMANETARAKO: info@jalgika.eus