BIDEOKLIP GRABAKETA: Porrotx
Zentzurik gabeko ariketa da Porrotx aurkeztea. Euskal kulturako pertsonaiarik ospetsuenetakoa da, izan ere, maitasun andana banatu du ume zein nagusien artean. Jalgi Egunean bideoklip berrian agertzeko parada emango du.
Zentzurik gabeko ariketa da Porrotx aurkeztea. Euskal kulturako pertsonaiarik ospetsuenetakoa da, izan ere, maitasun andana banatu du ume zein nagusien artean. Jalgi Egunean bideoklip berrian agertzeko parada emango du.
Uluka eskauldeko taldeak emanaldia eskainiko du.
gorka Urbizuk bidaide aproposekin elkartzeko gaitasuna duela argi utzi du Berri Txarrak, Katamalo eta Peiremans taldeetan, baina Laudion bera bakarrik unkituko du publikoa..
Erromeriaren lekukoa hartuko du Garilak 26, gaueko ordu txikiak arte dantzatzeko.
ia hogei urte eman ditu Anarik oholtza gainean, izen horrekin sinatutako lehen diskoa 1997an argitaratu baitzuen.
Zuriñe eta Fran Hesian taldeko kideek ohiko abiadura moteldu eta emanaldi akustikoa egingo dute.
Iparraldeko artistak folk eta rock saio akustikoa eskainiko du.
Xilipurdiko kideek helburu bakarra ekarriko dute; umeek ondo pasa dezaten pailazokeriak ikusten eta egiten.
Trikitia bizitzaren ardatza bilakatu du Igon Olaguenagak, irakasle gisa zein Mandoilek taldean eta horren proba emango du Aldai Plazan..
Xabi Solano aurkeztea denbora galtzea da, Euskal Herriko musikari arrakastatsuenen artean baitago Esne Beltzari esker. Jarraitzaile mordoaren jakin-mina asetzeko elkarrizketa musikatua eskainiko du..