g
Gure sormen lanak hedatzeko eta transmititzeko ezintasunak gainez egin digu?
e
Euskal herritarrok jasotzen ote dugu gure kultur sorkuntzaren berri?
z
Zein gabezia ditugu sormen lanak nahi genukeen eran hedatzeko? Iristen gara euskaldunengana?
z
Zer egin genezake gure kultur sorkuntzaren transmisioa bermatzeko?
n
Noren ardura dira komunikazioa eta transmisioa, soilik komunikabide eta hezkuntzako arduradunena?
Kulturgintzan aritzen garen eragile askoren galderei elkarrekin erantzuten ahaleginduko gara jardunaldiotan. Nork bere esparrutik erantzungo die gero esparru ezberdinetakoen ostean hausnartu ditzagun, irakurketa komun bat egin dezagun. Jardunaldiotako edukiok ez dira Amurrion geratuko, urte osoan zehar, hurrengo JALGIra bitartean jorratuko ditugu, harik eta euskal kultur sorkuntzaren komunikazioa eta transmisioa bermatuko duten neurriak adostu eta gauzatzen ditugun arte.