Yolanda Arrieta Malaxetxebarria (1963) Etxebarrin jaio zen eta Usurbilen bizi da orain. Irakasle ikasketez gain, Antzerkia eta Kultur eta Gizarte Antropologia egin ditu. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzeaz gain, Literaturara hurbiltzeko saioak egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin.
Hainbat liburu argitaratu ditu Haur eta Gazte literaturan zein helduenean. Literatura ardatz duten zenbait produktu ere sortu ditu: testu liburuetako Literatura atala, egutegi olgetariak, postalak, margotzeko liburuak, *album familiarra… Prentsan ere aritu izan da azken urteotan.
Bibliografian azaltzen direnaz aparte, honako hauek ere egin ditu:
-Galtzagorri elkarteko Postal literarioak Aitziber Alonsorekin batera.
-Egutegi Olgetaria 2006 (Galdakaoko Udala+beste
-Egutegi Olgetaria 2007.(Galdakaoko Udala+beste)
-(Album familiarrak): “Zorionak!” Aitziber alonsorekin batera (Iurretako Eleizateko Udala) eta “Ongi etorri!” Aitziber Alonsorekin batera (Galdakaoko Udala)
-Gatzaren atzetik. Mari-Xor. (Emakumeen irudia euskal ipuin herrikoietan: Mari Xor). Hau, Emakunderen laguntzaz autoeditatua dauka.
Yolandaren web orria: www.nitikgura.eus