o
so gara gu burutazio existentzialetan endredatuta ibili zaleak, minotauroz betetako labirintoetan galdu zaleak, irteerarik ba ote den jakin gabe, are irteerarik batere desiratu gabe. Eta halako lore-jokotan jolasean ari ginela, Milayren gutun bat jaso genuen, Uruguaiko Montevideotik, eta bizitzak errealitatera ekarri gintuen zaplazteko bat eman zigun. Haurra zela ezagutu genuen guk Milay, bai eta ideia ideologikoak izateagatik Askatasuna izeneko kartzelan preso zeukaten bere aita Didaskó ere. Eduardo Galeanoren ipuin batean izan zen…
Fitxa teknikoa:
MUSIKA: Igor Arzuaga
HITZAK: Mikel Ayllon
(Handik eta hemendik lapurtutako) IPUINAK: Eduardo Galeano, Joseba Sarrionandia, Jean Cocteau, Scott kapitaina.