instalazioak,  bideo-artea,  margolanak  eta  eskulturak  dira  zure  lan  garrantzitsuenak.  Zer  duzu  orain  esku  artean?  Zer  erakutsiko  duzu  Aiaraldean?
Hainbat  proiektu  ditut  esku  artean.  Alde  batetik,  Europako  kulturak  aztertzen  dituen  proiektu  bat.  DSS2016k  babestutako  proiektu  bat  da,  eta  bideen  metafora  bat  sortu  nahi  dut,  Joseba  Sarrionaindiaren  olerki  batetik  abiatuz.  Bestetik,  Siriako  errefuxiatuen  egoera  aztertzen  duen  lan  bat  garatzen  nabil.  Bi  gai  hauen  hausnarketa  kontzeptuala  aurkeztuko  dut  Aiaraldean.
 
        