e
naitz abenturazalea aspalditik ibili izan da Euskal Herriko mendi eta basoetan barrena, bertan ipuin asko entzun izan ditu Makilakixki, Garbantxito, Sorginen edota Galtzagorrien gainean. Oraingoan ere, Enaitz kontalariak, entzun dituen ipuin guztiak umeen artean kontatu eta antzezteko gogoz dago, bidean dator…”
Ipuin kontaketa honen bitartez, euskal mitologiako ipuinak erabiliz, euskararekiko eta naturarekiko begirunea eta maitasuna lantzen da. Partaideen parte hartze zuzena bultzatzen da, haiek izango baitira benetan kontaketako protagonistak.