K
orrotik Pikutara
Euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatua
Zer: Hitzaldi dantzatua
Nork: Gari Otamendi eta Oier Araolaza
Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuzten dute Gari Otamendik eta Oier Araolazak hitzaldi-dantzatu moduan aurkezten den ekitaldi honetan. Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Taldetik indibidualera, borobiletik dispertsiora, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute, historia kontatu eta dantzatu bat beraz.
Gari Otamendi dantzaria eta musikaria da. Añorgako Arkaitz eta Donostiako Argia dantzari taldeetako dantzaria da, dantzan.eus-ko kidea da, Gipuzkoako Dantzagunean egiten du lan, eta hainbat musika, bertso eta dantza talderekin jotzen du arrabita.
Oier Araolaza dantzaria da, Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantzari taldeetako dantzaria da, dantzan.eus-eko editorea eta Mikel Laboa Katedrako bekaduna da.