Garai hura gara” ikuskizunean XVIII. mendeko eta XIX.aren hasierako kultur-joeren berri eman nahi genuke. Europan, Euskal Herrian, Gipuzkoan, Amezketan… kultura nola bizi zen egunotara ekartzea dugu helburu. Eta sorkuntza-espresabide askotarikoen bitartez azaldu nahi genuke hori.
Musikan, Xabier Lizaso pianojoleak Larrañaga, Gamarra eta Osinaga konpositoreen musika ekarriko du. Baita Peñaflorida Kondearen hainbat obra jo ere: “Sententziatu dute”, “Aita gurea”, “Irten ezazu”…eta zortzikoren bat. Andoni Egaña bertsolariak Fernando Amezketarraren lana ekarriko du gogora. Fernando izan zen garaiko bertsolaririk entzutetsuena, baina bere jirako beste bertsolari batzuk ere ( Txabalategi eta Zabala, Izuelako artzaia…) mugimendu haren sorrera ulertzeko lagungarri izango ditugu.
Itxuraz zerikusirik ez duten arte-mota eta pertsonaiak erralato baten bitartez txirikordatuz, garai baten ulermenen eta gozamenerako bide-argi izango zaizkigu.
Nori zuzendua: Helduei
Partaide eta gidoigileak: Xabier Lizaso eta Andoni Egaña
Lekua:Aretoak
Iraupena:90 m
https://www.youtube.com/watch?v=kmkwpzSA4Xw
.