PATXI ZUBIZARRETA: Literatura saio didaktikoa

PATXI ZUBIZARRETA: Literatura saio didaktikoa

t

OPAKETA IRAKURLEEKIN
Solasaldia (kontakizuna, hainbat material literarioren erakusketa…)
Ordubete.

Liburu guztiek historia bat kontatzen dute, istorio bat; baina denek ere intrahistoria bat gordetzen dute: nola sortu ziren, idazketa prozesua, marrazkilari eta musikariekiko harremana, harrera… Horra normalean kontatzen ez dena bertatik bertara ezagutzeko egokiera eta, sant Jordi atzeratu baten antzera, liburuak sinatzeko aukera.

Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, 1964)
Euskal Filologia ikasketak Gasteizen amaitu zituen eta bertan bizi da harrezkero. Haur eta Gazte literaturan aritu izan da (Usoa, Gutun harrigarri bat, Eztia eta ozpina, Urrezko giltza, Pantaleon badoa). Alabaina, helduen literaturan (Jeans-ak hozkailuan, Barrikadak, Pospolo kaxa bat bezala) eta itzulpengintzan (Printze Txikia, Ali Baba, Aladin, Sinbad) ere jarduna da. Aspaldian, handia da musika eta literatura uztartzeko egin duen ahalegina (Hamar mezu eta dei bat, 28 letra eta 7 nota munduari itzulia egiteko, Zikoinaren hegaldia, eta abar.