Yolanda  Arrieta  Malaxetxebarria  (1963)  Etxebarrin  jaio  zen  eta  Usurbilen  bizi  da  orain.  Irakasle  ikasketez  gain,  Antzerkia  eta  Kultur  eta  Gizarte  Antropologia  egin  ditu.  Idazketa  sortzailearen  inguruko  tailerrak  gidatzeaz  gain,  Literaturara  hurbiltzeko  saioak  egiten  ditu  haur  txikien  guraso  eta  irakasleekin.
Hainbat  liburu  argitaratu  ditu  Haur  eta  Gazte  literaturan  zein  helduenean.  Literatura  ardatz  duten  zenbait  produktu  ere  sortu  ditu:  testu  liburuetako  Literatura  atala,  egutegi  olgetariak,  postalak,  margotzeko  liburuak,  *album  familiarra…  Prentsan  ere  aritu  izan  da  azken  urteotan.
Bibliografian  azaltzen  direnaz  aparte,  honako  hauek  ere  egin  ditu:
-Galtzagorri  elkarteko  Postal  literarioak  Aitziber  Alonsorekin  batera.
-Egutegi  Olgetaria  2006  (Galdakaoko  Udala+beste
-Egutegi  Olgetaria  2007.(Galdakaoko  Udala+beste)
-(Album  familiarrak):  “Zorionak!”  Aitziber  alonsorekin  batera  (Iurretako  Eleizateko  Udala)  eta  “Ongi  etorri!”  Aitziber  Alonsorekin  batera  (Galdakaoko  Udala)
-Gatzaren  atzetik.  Mari-Xor.  (Emakumeen  irudia  euskal  ipuin  herrikoietan:  Mari  Xor).  Hau,  Emakunderen  laguntzaz  autoeditatua  dauka.
Yolandaren  web  orria: www.nitikgura.eus