JALGI  euskal  kulturaren  plaza  egitasmoa,  gure  kulturaren  historia,
egungo  egoera  eta  etorkizunekoa  erakutsi,  hausnartu,  eztabaidatu  eta  bermatzeko  sortutako  egitasmo  kolektiboa  da.
Kultur adierazpide guztietako sortzaileen lanak hartuko ditu aintzat JALGIk.
Urtero Euskal Herriko eskualde batean burutuko dugu Euskal Herriko kultur eragileak eta tokian tokikoak auzolanean paratuko ditugu.
Adin guztietako euskal herritarrentzako egitasmoa da JALGI, gogoeta eta ikuskizuna, hausnarketa eta ospakizuna besarkaraziko dituena.
Gertutasuna  bilatuko  dugu,  eta  horretarako,  ohikoez  gain,  ez-ohiko  espazioak,  momentuak  eta  formatuak  erabiliko  ditugu,  ez-ohiko
hartzaile  eta  parte  hartzaileengana  ere  iristeko.
        