PARASITE KOLEKTIBOA: Antzerki-performance

PARASITE KOLEKTIBOA: Antzerki-performance

Parasite Kolektiboa talde gasteiztarra bertoko zein kanpoko partaidez osatua da. Beren proposamen artistikoa postdramaren inguruko estetikatik gertu dago. Jalgi ekimenean kultura-transmisioaren kontzeptua landuko dute gorputzean oinarritzen den ekintza performatibo batekin. Izan ere, ikuskizunaren antzezleak taldeak dituen ikasleak izango dira. Parasite Kolektiboaren emakizuna berezia da egitarauan, Jalgirako beren-beregi sortutako obra bakarra baita..

https://vimeo.com/85751855