METROKOADROKA: Kale orroka

METROKOADROKA: Kale orroka

K

ALEA ORROKA: kale ekintza kamikaze poetikoa

Ekimen honen bitartez lantegi/laborategia planteatzen da. Parte hartu nahi dutenek lantegiaren amaieran egingo den kale ekintza performatiboan, parte hartuko dute, helburua talde energia bat sortzea baita.

Bufoiaren tekniketan inspiratua dago ekimena, izaera esperimentala izango duelarik, eta parte hartzaile eta kalean publikoarekin sortzen diren hartu-emanen arabera forma hartuko du.

Kulturaren inguruko gogoeta kritiko bat modu sinbolikoan helaraziko da.

Helburua kale ekintza bat egitea izango da, eta ahal dela disfrute energia bat sortzea, baina horretarako lantegiko
parte hartzaileen konpromisoa ezinbestekoa da.