BERTSO RAP: Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre

BERTSO RAP: Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre

Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre Iparralde eta Hegoaldeko bertsolariek errimei esker lotuta dauden bi kultura uztartuko dituzte; bertsolaritza eta hip hopa.
Herri askotan bertsoak festen ezinbesteko osagai bihurtu dira. Rapeatzaileak ugaritzen ari dira Euskal Herrian. Urte batzuk badira bertsoak eta rapa uztartzeko lehen saiakerak hasi zirela: bi disziplinak ez daude elkarrengandik uste bezain urrun. Badira rapeatzen duten bertsolariak. Iñaki Viñaspre eta Odei Barroso elkarrekin arituko dira.