HIKA TEATROA: Mediazioak

HIKA TEATROA: Mediazioak

J

algiren oinarrietako bat ohiko kultur emanaldietan ikusleak duen izaera pasiboa, hein batean behintzat, gainditzea da. Hartara, Jalgin parte hartuko duten zenbait taldek publikoarekiko harreman zuzeneko ekintzak bideratuko dituzte. Mediazioen helburua laugarren paretak ezartzen duen muga zeharkatzea da. Beren ezagutza eskainiz edo beren sorkuntza lanaren inguruko hausnarketa partekatuz, antzeztaldeek tailer moduko zenbait saio eskainiko dizkiote Jalgiko biztanleei. Bertan herritarrek antzerkia sortzen duen makinaria gertuagotik ezagutu ahal izango dute.

.

.
Hika Teatroaren web orria: http://www.hikateatroa.eus/